Argindar mozketak eragina izango du udal bulegoetan zein udal ekipamenduetan; ez dute funtzionatuko ezta ere bertako telefonoek. Eragina izango du, baita ere, erdiguneko etxebizitzetan zein bestelako zerbitzuetan.
Arrasateko Udalak jakinarazitakoaren arabera, adibidez, Biztanleen Arreta Zerbitzuan, Kultur Aten, kiroldegian eta bestelako udal zerbitzuetan ez da argindarrik izango.