Kirol kurtso berriaren aurkezpen ekitaldia egingo dute egubakoitzean Monterronen

Xabi Gorostidi 2016ko ira. 28a, 10:58

'Arrasasoi: hamabi hilabete hamaika gai' programaren barruan ekitaldi berezia antolatu du Arrasateko Udaleko Kirol Zerbitzuak. Bertan ikasturte berriko ondorengo ekintzen aurkezpena egingo dute; umeentzako pilatesa, helduentzako hipopresiboak, nordic walkinga eta krossfita.

Urrian hasiko den kirol kurtso berria hasi aurretik, honen aurkezpen ekitaldia antolatu du Arrasateko Udalaren Kirol Zerbitzuak egubakoitz honetarako. Monterronen egingo dute eta aurtengo kurtsoan eskainiko dituzten kiroletako batzuk probatzeko aukera izango da bertan.

17:00etatik 19:30era bitartean ondorengo kirolak aurkeztuko dituzte hurrenez hurren; umeentzako pilatesa, eta helduendako hipopresiboak, nordic walkinga eta krossfita. Aktibitate bakoitzaren iraupena ordu erdikoa izango da gutxi gorabehera, eta hauek praktikatzeko beharrezko materiala bertan egongo da. Parte hartu nahi dutenek ez dute izena aldez aurretik eman beharko, eta Monterronera gerturatzea nahikoa izango da. 

Kirol Zerbitzutik jakinarazi dutenez, euria egiteko arriskurik balego ekintza bertan behera geldituko litzateke.

Hona hemen ekitaldiko ordutegia:

  • 17:00etan: Umeentzako pilatesa.
  • 17:00etan: Hipopresiboak
  • 17:45: Nordic walkinga.
  • 18:30etan: Krossfita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak