'Iñarra parrokoaren heriotza, 40 urte'

Ubane Madera 2016ko irailaren 28a

Azken agurra On Jose Luis Iñarrari, Herriko Plazan.

"Zure senarra beldurtixea da. Medikura eraman nau... eta ez daukadala ezer esan dit. Eta bihar Oiartzunera noa, kintoen bazkarira!", esan zuen On Jose Luis Iñarrak zazpietako meza emateko elizara sartzen ari zela. Meza eman ostean hil egin zen, elizan bertan, San Migel sakristiako bidea hartzen ari zela. Urriaren 2an 40 urte izango dira.

Hori horrela, On Jose Luis Iñarra gogora ekarri nahian "gizon paregabea", Josemari Velez de Mendizabalen esanetan, Iñarra hil zeneko egunaren kontakizunaren laburpena zintzilikatu du Hots Begi Danbolinak bere blogean, Jose Luis Iñarra. Mondragoeko parrokua izeneko liburutik ateratako pasarte baten bitartez.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak