Egubakoitzean, irailak 30, trikitilarien kalejira (19:30) eta Manex Arriolabengoa zein Maria Izaga eta Azkaiter Pelox trio taldeen kontzertuak izango dituzte (22:00).
Urriaren 1ekoa izango da egun handia: umeendako jolasak eta I. San Migel ginkana (11:30), Gorriti eta bere animaliak (17:30), trikitilariak (19:30) eta Buzkantza Rock jaialdia (22:30). Jaialdiaren laugarren edizioan honako musika taldeek joko dute: Paranoia, Perlata, Krisis, Las Tuerkas eta Kadena Perpetua.
Domekan, urriak 2, San Migelen omenezko meza (11:00) eta Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearen emanaldia izango dira (12:30). Jaiak borobiltzeko auzo bazkaria egingo dute, 14:30ean hasita.