'Frankistak Arrasaten. 80 urte.'

Frankistak Arrasaten sartu ondoren, Hispanitatea aldarrikatzen, udaletxe aurrean.

"Oso probablea da argazkia 1936ko urriaren 12koa izatea. Argazkiak ez du azalpen berezirik behar, berez adierazten baitu bere esannahia. Urte hartako irailaren 26an faxistek Arrasate hartu zuten, armen indarrez". 

"Handik zenbait egunetara, fotoaren egunean- frankistak - kanpoko eta herrikoak- plazara bildu ziren Hispanitatearen aintzak kantatzera eta jeneral kolpistaren alde egitera. Herri oso baten sufrimenduaren hastapenetan geunden". Halaxe gogora ekartzen du 1949an jaiotakoen blogean Debagoieneko historialari Josemari Velez de Mendizabalek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.