Aeropilatesa da Arrasateko Udalaren Kirol Zerbitzuak denboraldi honetarako prestatu dituen ekintzetatik berritasun nagusia. Modalitate honek pilates jorratzen baina modu muturrekoago batean, airean zintzilikatzeko aukerarekin.
Horretarako sabaitik zintzilikatzen diren kulunka edo hamaka erabiltzen dira, eta modu horretan muskuluen eta lotailuen luzaketa sakonak egin daitezke. Horretaz gain, muskulu multzo ezberdinak indartzea lor daiteke gihar bolumena handitu gabe. Hala ere, kontzentrazioa eta arnasaren kontrola dira ariketa honen gako nagusiak.
Aeropilatesa praktikatzeak hainbat onura ekar ditzake. Horien artean, zirkulazio sistema aktibatzea, organismoa oxigenatzea eta estresa eta antsietatea baretzea aurkitzen dira. Adin guztietarako aproposa den kirola da, eta horregatik nagusi eta gaztetxoentzako ikastaroak antolatu dituzte.
Hauexek dira ordutegi eta prezioak:
Nagusien ikastaroa (Prezioa 23,00 euro)
- Astelehentan: 18:30ean
- Astearteak: 15:00etan eta 17:30ean
- Ostegunetan: 19:30ean
- Ostiraletan: 07:00etan eta 10:30ean.
Gaztetxoen ikastaroa: (Prezioa: 15,60)
- Astezkenetan: 18:30ean.