Udaleko komunikazio arlotik adierazi dutenez, bizilagunen proposamenak eta Udaleko Hirigintza Sailean jasota dagoenak bat egiten du kondekuan –Monterron parkearen azpiko zelaian– aparkalekuak sortzeari dagokionez: "1.5 puntuan, aparkalekuei dagokienez, Udalak egin duen proposamen bera egiten dute. Hau da, Kondekuan 100 plaza izango dituen parkinga proposatzen dute aparkaleku eskasiari irtenbidea emateko Laubidekoak eta Biterikoak nahikoak izango ez balira".