2001. urtetik Arrasate-Gesalibar-Arrasate zerbitzua taxi zehatz baten bitartez egin izan da. Indarrean dagoen kontratua, 2013ko irailaren 24ean berritu zuen Udalaren osoko bilkurak eta 2016ko urriaren 1ean amaitzen da. Taxibusaren ibilbide berean ibiltzen da Arabako Aldundiaren “Autobusés Arriaga” enpresaren zerbitzua. Lanegunetan bederatzi zerbitzu eskaintzen ditu eta zapatu, domeka eta jai egunetan, aldiz, bost. Beraz, Udalak taxibus zerbitzua ez berritzea erabaki du, ibilbide bera bi zerbitzu ezberdinek ez egiteko.