Arrasateko Udaleko Kirol Zerbitzutik udako kanpainaren balorazio "oso positiboa" egin dute. Poztasuna erabatekoa da datuak aztertu eta iazkoekin alderatuz gero. Udako kanpainak iraun dituen 91 egunetan zehar 55.621 erabiltzaile pasa dira Kirol Instalakuntzetatik. Eguneko batez bestekoa 695 lagunekoa izan da, iazko batez bestekoa baino 50 gehiago.
2.120 lagun egun bakarrean
Aurtengo emaitza onek errekor bat ezarri dute. Uztailaren 19an 2.120 lagun pasa ziren kirol instalazioetatik, iazko egun onenean baino 300 gehiago.
Momentu puntualetako edukiera maximoa ere, egun horretan eman zen. Aldi berean 1.400 pertsona elkartu ziren, edukiera maximoa 1.500ekoa delarik. Aipatu beharrekoa da, bost egunetan 1.500 erabiltzailetik gora izan direla eta irailean zazpi aldiz gainditu da 1.000 pertsonako langa.
2,65 artatu eguneko
Hainbeste erabiltzaile izatean normala da artatuak izatea. guztira 242 artatu egon dira, egunekoa batez bestekoa 2,65koa delarik. Kirol zerbitzutik esan dutenez "nahi baino artatu gehiago badira ere, zifra nahiko onak direla esan genezake".