Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2016

Rebeka Ubera: "Negoziazioaren kultura berreskuratuko dugu Jaurlaritzako Osasun Sailean"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko ira. 20a, 16:02

EH Bilduko ordezkariak gaur, martitzena, Seber Altube plazan.

EH Bilduren kanpainako autobusarekin batera, koalizio ezkertiar eta abertzaleko legebiltzarkide Rebeka Ubera Arrasaten izan da gaur, martitzena. Debagoieneko ospitalea izan du hizpide Uberak, besteak beste: "Gure konpromisoa berretsi nahi dugu debagoiendarrekin kalitatezko osasun arretaren alde lan egiteko".

Debagoieneko ospitalearekin kezkatuta, Uberak gogora ekarri du aurreko agintaldian zehar "hainbat ekimen" egin dituztela Eusko Legebiltzarrean: "Kamioia kendu eta erresonantzien unitatea irekitzeko eskatzea, pertsonalean dauden murrizketak albo batera uztea eta EH Bilduren eskariz ere, ospitalearen egoera gertutik ezagutzeko aukera izan genuen, eta legebiltzarreko osasun batzordeak ospitalea bisitatzeko aukera izan zuen. Izan ere, ospitale berri bat daukagu, 2012an inauguratu zena, baina ikusten ari gara, poliki poliki uzten dihardutela, bertoko zerbitzuetan, aktibitatean eta pertsonalean murrizketak etengabeak direla".

Hurrengo legegintzaldirako ondorengo urratsak emateko konpromisoa hartu du EH Bilduk gaur Arrasaten:

"-Lehenik eta behin, Jaurlaritzatik, Osasun Sailetik orain arte egon den itxikeria, aldebakartasuna alboratuko dugu, eta elkarrizketa, negoziazioaren kultura, lan moldea ezarriko dugu. Bukatuko dugu orain arteko aldebakartasunaren bidearekin.

-Bigarrenik, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko langileen ordezkariekin, baina bereziki ospitaleko langileekin egoera berriro mahai gainean jartzearekin batera, pertsonalean dauden beharrei konponbidea emateko, neurri zuzentzaileak hartuko ditugu.

-Hirugarrenik Debagoieneko ospitalearen plan funtzionala aztertuko dugu, eta ospitaleak eskaini beharreko kalitatezko zerbitzuak zeintzuk izan behar diren adostuko ditugu ospitalearen aktibitatea eskualdeko herritarren beharrei egokitu ahal izateko. Besteak beste, erresonantzien kamioia kentzeko, eta kalitatezko unitatea abian jartzeko eman beharreko pausuak eta finantziazioa zehaztuko dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak