Xabier Zabalarekin berriketaldi borobila, Trikitixa Eskolaren 25. urteurrenean

Leire Kortabarria 2016ko ira. 17a, 09:42
Xabier Zabala, Maixa Lizarribar eta entzuleak, egubakoitzean Kulturaten.

Trikitixa Eskolak bere 25 urteak ospatzen dihardu irailean. Egubakoitzean, Xabier Zabala musikariak hitzaldia egin zuen Kulturaten. Parte-hartzea irekia zen eta publikoak galderak egiteko aukera ere izan zuen.

Hasieran Asier Gozategi ere etortzekoa bazen ere, azken orduko kontuengatik ezin izan zuen Arrasatera etorri eta Xabier Zabalak egin zuen berbaldia. Bere ibilbideaz eta lan egiteko moduaz hitz egin zuen eta baita trikitiarekiko izan duen harremanaz ere. Trikiti Eskolako arduradun Maixa Lizarribarrek egin zituen aurkezle eta moderatzaile lanak.

Esne Beltzeko bi partaide

Ospakizunekin jarraituko dute datorren egubakoitzean, hilak 23. Esne Beltza taldeko Xabi Solano eta Zigor DJ-a etorriko dira Arrasatera, eta erromeria girotuko dute. Herriko Plazan izango da hori. Bukaeran, orain arte saldu dituzten txartelen artean bi sari zozketatuko ditu Eskolak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak