Infantil mailako LEK Arrasatek Aloña Mendiren aurka jokatuko du 10:00etan, eta ondoren, 11:30ean, Arrasateko kadete mailako mutilek ere oñatiarren aurka jokatuko dute. 13:00etan, berriz, lurraldeko senior mailakoek Getxoko Romoren aurka jokatuko dute. Arratsaldean, aldiz, gazte mailako mutilak Getxoko Romoren aurka lehiatuko dira, 16:00etan, eta amaitzeko, 18:00etan, Euskadiko senior mailako Ford Mugarrik Getxoko Romoren aurka jokatuko du.
Denboraldia hastera doa
Senior mailako Ford Mugarriren azken partidua izango da denboraldi berriari ekin aurretik. Datorren astean, Pulporen aurka jokatuko dute, eta hasteko talde "gogorra" dela adierazi du Patxi Gartzia entrenatzaileak.
Bestalde, beste kategorietako taldeek urriko lehen asteburuan ekingo diote ligari.