Saioak 16:00 hasiko eta bi orduko iraupena izango du. Hau da bertan egongo diren tailerren ordutegia:
- 16:00: Aurkezpena
- 16:05: Zahartze prozesuak, osasun azterketek eta erorikoek dituzten arriskuak. Elikagaien, oinetakoen eta arroparen garrantzia. Etxe barruko ingurune arriskuak. Osakidetzako osasun langileen eskutik.
- 16:30: Jarduera fisikoak osasunerako dakartzan onurak eta horri buruzko Udal-eskaintza. Jarrera-higienea: oreka eta malgutasuna. Udaleko kirol zerbitzuaren eskutik.
- 17:05: Ortopedia: euskarriak (makilak eta makuluak). Nola erori eta erori ondoren nola jaiki ikastea, Osakidetzako osasun langileen eskutik.
- 17:40: Tele-asistentzia, etxeko laguntza eta suteen aurkako sistema, Udaleko gizarte zerbitzuen eskutik.
- 17:50: Ebaluazioa eta amaiera.