Aldaketarik ez dauka zapatuko azokak. Guztira, hamabi postu egongo dira: lau Arrasateko baserritarrak dira, hiru debagoiendarrak eta beste hiru bailaratik kanpo datozenak. Horietan, baserriko produktuak erosteko aukera egongo da: frutak, barazkiak, lekaleak, ogia, ahateen deribatuak, eraldatutako produktuak, berakatzak... "Ohiko postuak dira, baina barietate handia egongo dela uste dugu", diote. Beste bi postuetan egurrezko tresnak eta orturako lanabesak eta makinak egongo dira.