Hastapeneko talde berriaren ikastaroa astelehenetan izango da 18:00etatik 19:30etara eta dantza-txoko ikastaroa, berriz, egun berean 19:30etatik 21:00etara. Izena eman nahi duenak AEDra deituz (943 77 12 28) edo Gazte Bulegora deituz egin dezake (943 25 20 65) irailaren 23aren aurretik. Lotuan, pasodoblea, baltsa, polka, txotisa, mazurka, boleroa, habanera eta tangoa ikasiko dira. Soltean, berriz, trikitia, porrusalda, fandangoa eta arin-arina. Bestalde, jauziak, Baztango mutil-dantzak, kontradantzak, joko-dantzak… ikasiko dira, besteak beste.