"Inhabilitazioaren, eraso eta distortsio informatiboaren gainetik, ilusioz, gogoz eta irribarre batekin arrasatear asko batu ginen kalerik kale, denon herria eraikitzen hasteko prest", adierazi dute.
Jarraipen handia egingo diotela Arrasaten ere kanpainari jakinarazi dute eta datozen egunetako ekitaldien berri eman; hona:
- Irailaren 13an, martitzena, pentsioen gaineko hitzaldia Kulturaten, 18:00etan.
- Irailaren 15ean, eguena, Sozioekonomiaren inguruko solasaldia Seberon, 19:00etan.
- Irailaren 22an, eguena, jaialdia Seberen, arratsaldez.
Ekitaldiez gain, Pablo Urangan dugun egoitza herritarrei zabalik izango dela egunero 18:00etatik 20:00etara gogorarazi dute.
Eta auzolanerako dei egin diete herritarrei: "Deialdia zabaldu nahi diegu EH Bilduren proiektuarekin bat egiten duten herritar orori boluntario moduan lan egitera batu dadin, guztiok garrantzitsuak garelako proiektu hau aurrera ateratzeko; guztion artean independentzia soziala eta nazionala lortzera goazelako. Denon herria eta denontzako izango den herria nahi dugulako".