Ikasturte berria hasteaz bat osasuntsu mantentzeko ekintza sorta zabala prestatu du Arrasateko Kirol zerbitzuak. Askotariko jarduera horien artean lasaiak eta aktiboak bereizten dira.
Lasaien artean K-Stretch, pilates, Aero-pilates eta Body Balance aurki daitezke besteak beste. Aktiboei dagokienez zumba, spining eta body pump jarduerak egin daitezke.
Ekintza guztiak goizez eta arratsaldez egiteko aukera izango da, 07:00etatik 20:30ak arte. Informazio gehigarria kiroldegiko harreran edo telefonoz bitartez eskuratu ahal izango da.