Nafar zigiludun elikagaien kalitatea goraipatzeko ekitaldia

Xabi Gorostidi 2016ko irailaren 8a

Irailaren 6an, asteartea, Nafarroako elikagaiak erakusteko eta dastatzeko ekitaldia egin zuten Arrasateko Ziar-ola elkarte gastronomikoan. 'Navarra artesanía Gourmet' erakusketa ibiltariaren paradetako bat izan zen, eta Ana Ollo Nafarroako Gobernuaren bozeramailea bertan izan zen.

Nafarroak betidanik izan du elikagaiekin lotutako industria sendo bat. Horiek ezagutzera emateko Navarra artesanía Gourmet erakusketa ibiltaria antolatu dute bertako ekoizleek Nafarroaren gobernuarekin elkarlanean.

Arrasateko Virgen del Puy nafarren elkartearen laguntzarekin, erakusketaren geldiuneetako bat Arrasateko Ziar-Ola elkarte gastronomikoan egin zuten pasa den martitzenean. Nafar jatorriko hainbat jaki dastatzeko aukera izan zen: piperrak, zainzuriak, teilak, gaztak, txorizoak ardoak eta olioak, besteak beste.

Nafarroako gobernua ordezkatzeko Ana Ollo bozeramailea bertan izan zen, eta Arrasateko Udal Gobernuko Juan Ramon Mendieta eta Victoriano Fuente ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak