Zapatu honetan, Gure Auzune taldearen aurka jokatuko dute Musakolan. Irailaren 17an, berriz, Jesus Mari Herrero Pitxi torneoa jokatuko dute Romo taldearen aurka. Aurten, klubeko talde guztiek hartuko dute parte lehiaketa honetan. Goizean, infantilek, kadeteek eta Gipuzkoako seniorrek, eta arratsaldean, berriz, gazte taldeak eta Euskadiko txapelketako Ford Mugarrik. Infantilek eta kadeteek Aloña Mendiren aurka jokatuko dute eta beste hiru taldeek Bizkaiko Romo klubeko taldeen aurka.
Irailaren 24an hasiko da liga
Denboraldi-aurrea amaitzean, irailaren 24an hasiko dute liga seniorrek. Lehen partidua, Zumaiako Pulpo taldearen aurka, etxetik kanpora.
Jokalari bila, azpiko mailetan
Infantil, kadete eta gazte mailetako taldeetan jokalari bila ari dira. Hala, eskubaloian jokatu nahi duenak Iturripera joan beharko du entrenamendu orduetan.