Lehenengo partidua Easo Loquillo taldearen aurka izango da, zapatuan, 18:30ean, Iturripen; irailaren 17an, berriz, Santurtziren aurka jokatuko dute; irailaren 18an, Zarautzen aurka; irailaren 24an, atsedena izango dute; eta irailaren 25ean, Tolosaren aurka jokatuko dute Iturripen, 19:30ean. Finalerako sailkatuko balitz, norgehiagoka urriaren 1ean edo 2an jokatuko luke.
Fitxaketei dagokienez, Alex Lorenzo berriro itzuliko da taldearen diziplinara. Iaz, lan kontuagatik ezin izan zuen jokatu, baina hasieratik egongo da taldean. Andoni Atxa ere, nahiz eta juniorra izan, EBAko taldearekin entrenatuko da eta denboraldiaren zehar hainbat partidutan parte hartuko du. Bukatzeko, Mario Madinabeitia Gasteizko jokalaria da eta probatzen ari da taldean.
Ligako lehen jardunaldia
Euskal Kopako lehen partidua etxean jokatuko dute Easo Loquilloren aurka. Eta, ligako lehen partidua talde beraren aurka jokatuko dute, kanpoan.