Datorren irailaren 18an 3. lauhilekorako Kirol Zerbitzuak dituen instalakuntzen erreserba finkoak egiteko azken eguna izango da. Hori dela eta bazkide eta erabiltzaileek kontutan eduki behar dute data hau eta baita alokatu daitezkeen instalakuntza zeintzuk diren ere.
ERRESERBA FINKOAK:
3. Lauhilekoa: Urria, Azaroa eta Abendua
- Alokatu daitezkeen instalakuntzak hauek dira:
o Musakola: kantxa, tenis pistak eta padel pistak.
o Antoña: kantxa, frontoiak eta squash-a.
o Iturripe: frontoiak, tenis pista eta kanpo zelaiak.
o Uarkape: frontoia eta errebotiloak.
o Mojategi: futbol eta errugbi zelaiak.
Erreserba finkoaren eskaera orria Musakolako bulegoetan entregatu behar da.