Oporretatik itzuli berri diren arren, Arrasate Musikaleko Big Band-eko kideek asteburu honetan egingo dute ikasturteko lehen kontzertua. Domekan izango da, irailak 11, Legazpiko Jaien baitan. Hitzordua 19:00etan, Herriko Plazan.
Diska berria salgai
Aipatu beharra dago Big Bandeko partaideek diska bat atera berri dutela eta domekako kontzertuan bertako pieza asko joko dituztela. Diska erosi nahi duenak Monte tabernara edo Arrasate Musikalera hurbilduz lor dezake bost euroren truke.