Europako Batasunak ipini du Power-OM proiekturako diru bat. 3,8 milioiko aurrekontua zuen. Emaitza da mantenu inteligente sistema bat, zeinaren helburua den produktibitatea hobetzea, hiru alderditan eraginda: mantenu-estrategiak optimizatzea, energia-kontsumoa modu eraginkorragoan kudeatzea eta ekipamenduen fidagarritasuna hobetzea.
IK4-Teknikerreko Aitor Altzagak azaltzen duenez, estrategia berri horrek makinaren “osasuna” ebaluatzen du testeo-ziklo berezi batzuen bidez, eta makinaren egoeraren txostena egiten du. Gero, makinaren “arrasto digital” bat egiten da eta, beste batzuekin konparatuz, osagai kritikoenen egoera ebaluatzea ahalbidetzen du.
Proiektuaren helburu nagusia da osagai horien ezusteko hutsegiteen %75 murriztea, %5 energia gutxiago kontsumitzea eta fidagarritasuna %25 handitzea.