EN 9100 eta EN 9110 ziurtagiriak lortu ditu Fagor Electronicak, kooperatibak berak jakinarazi duenez.
Urtarrila ezkero, munduko hegazkingintza kontsortzio handienetako baten hornitzaile da Fagor Electronica.
Esandako bi ziurtagiriek industria aeroespazialaren baldintzak betetzen dituzte, bereziki kalitate, segurtasun eta teknologia arloetan, horniketa-katearen etapa guztietan. Aeronautikako ekoizleek euren hornitzaileei eskatzen dizkieten ziurtagiri garrantzitsuenak dira. Hala, EN 9100 ziurtagiria ezinbestekotzat jotzen da enpresak lehiakor izaten jarraitu nahi badu.
Kalitate-arau horiek indarrean jartzeak dakar errendimenduan, arrisku-murrizketan, hondakin-murrizketan eta etengabeko hobekuntzan enpresak hobeto jardutea.
EN 9100 ziurtagiria edukitzeak lehiakideenganako desberdintzea dakar, irudi hobea eta merkatuan lehiakorrago izatea dakarrelako.