Lou Topet folk taldeak disko berriko abestiak eskaini ditu Kulturaten

Eneko Azurmendi 2016ko ira. 3a, 10:42
Atzoko kontzertuko irudi bat.

Talde zarauztarrak Abesti bat gutxiago diskoko abestiak jo zituen atzo Kulturaten. Wilko, Pete Seeger edota John Hiatt bezalako taldeen bertsioez osatutako diskoa da, Harkaitz Cano idazleak euskarara itzulitako letrekin.

Atzo iluntzean Kulturatera hurbildu zirenak "oso gustura" egon ziren Lou Topet talde zarauztarraren kontzertuan, Karmelo Alberdi kultura programatzailearen esanetan. "Esperotakoa baino jende gutxiago" egon bazen ere, bertaratutakoak "gogo handiz eta pasioz" jarraitu zuten kontzertua. Horrez gain, "oso maila oneko" kontzertua izan zela azpimarratu du Alberdik, eta akustika ona izan zela ere gaineratu du.

Esan moduan, talde amerikar ospetsuen abestiz osatutako disko berriko abestiak eskaini zituen folk taldeak. Gainera, Rafa Rueda gitarra-jotzailearen kolaborazioa ere izan zuten zarauztarrek –azken honek Unai Martinezen lekua hartu du taldean–.

Ordu eta laurdeneko iraupena izan zuen kontzertuak. Bukaeran, Rolling Stones talde mitikoaren Wild Horses –Zaldi Basatiak– abestia ere jo zuten, diskoan gehigarri moduan sartutako abestia.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak