Irailaren 25eko hauteskundeetara begira, EAJk posta bidezko botoa emateko lokal bat prestatu du. Maala kaleko 3. zenbakian dago, lehengo Zeziaga denda zegoen tokian. Irailaren 1etik 15era arte egongo da zabalik 17:30etik 19:00ak arteko ordutegiarekin, eta informazio gehiago nahi dutenek 943 79 12 26 telefonora deituz lor dezakete.
Koalizio abertzaleak ere emango du aldez aurretik bozkatzeko aukera. Pablo Uranga kalean duten egoitzan izango dira ondorengo egun eta orduetan. Irailaren 5ean eta 12an arratsaldez, 18:30etik 20:30era, eta hilaren 6 eta 13an goizez, 11:00etatik 13:00etara. Horretaz gain, irailaren 8an Irati tabernan eta Portaloian ere jarriko dute botoa postaz emateko aukera, 18:30etik 20:30era.