Jose Luis Iñarra kalean 26 aparkaleku egiteko lanak hasi ditu gaur Arrasateko Udalak. Altamirara igotzen ezkerraldean geratzen den espaloia kendu eta aparkalekuak jartzea da lanen helburua. Gaur egun, espaloia kotxez beteta egoten da eta oinezkoek beste aldeko espaloia erabiltzen dute. Hori ikusita, erabiltzen ez den espaloia aparkalekuengatik ordezkatuko da.
Lanak Excavaciones Arrasate enpresak egingo ditu eta azarorako amaituta egotea espero du Udalak.