Herrizaingo sailak Goienari adierazitakoaren arabera, lekukoek ohartarazi zituzten segurtasun indarrak, 20:30ak aldera, baina bertaratu zirenean ez zuten inor aurkitu lekuan. Ondoren, 21:00etan, Debagoieneko ospitaletik ohartarazi zituzten ertzainak bi gizonezko zaurituta eroan zituztela larrialdietara.
Zauritu bi
Herrizaingo sailak adierazitakoaren arabera, lekukoek eroan zituzten istiluetan parte hartu zuten bi gizonezko, zauriekin, ospitalera. Horietako bat Donostiako ospitalera eroan zuten, zauri larriekin. Bular aldean jaso zituen labankadak; besteak, izter aldean, baina ospitalean artatu ostean alta eman zioten astelehenean bertan.
Ertzainek 21:30ak aldera atxilotu zuten istiluetan ustez parte hartu zuen gizonezko bat, istiluak gertatu ziren lekutik gertu. 37 urtekoa, polizia aurrekariak ditu. Gaia ikertzen dabiltza eta istiluetan parte hartu zuten beste batzuen atzetik dihardute ertzainak.
Herrizaingo sailetik adierazitakoaren arabera, epailearen aurrera eroango dute atxilotua.