Gaur hasiko da Kulturate Akustikoa

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abuztuaren 31

Lou Topet.

Lou Topeten emanaldiak emango dio hasiera Kulturate Akustikoaren beste edizio bati, gaur. Datozen bi astebukaerak kontzertuz beteak egongo dira Arrasaten.

Irailaren 2tik 11ra bitartean, urtero legez, formatu akustikoko kontzertuak eskainiko dira Kulturaten. Beti bezala, kalitatezko soinuekin doanik gozatzeko aukera izango dute arrasatearrek dohan. Kontzertuak, 20:00etan izango dira Kulturateko areto nagusian

Egitaraua:

-Irailak 2, egubakoitza: Lou Topet

 

-Irailak 3, zapatua: Igor Arzuaga

-Irailak 4, domeka: Pajaro

-Irailak 9, egubakoitza: Amorante

 

-Irailak 10, zapatua: Morgan

-Irailak 11, domeka: Aurora Beltran

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak