San Bartolome jaietako hitzordu handietako bat izan zen atzoko bertso saioa. Taula gainean luxuzko gonbidatuak batu ziren: Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Oihana Iguaran. Gai jartzaile lanetan Jokin Labaien aritu zen. Jende ugari gerturatu zen, nagusi, gazte zein ume, abuztu gauetako epeltasunak lagunduta bertsoak entzun, barre egin eta lagunartean momentu goxo bat igarotzera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.