Covitek salaketa jarri du Bilboko kale bati Pakito Arriaran izena jartzeagatik

Txomin Madina Milikua 2016ko abu. 28a, 16:14
Erronda kalea Pakito Arriaran eta Begoña Garcia kalea izendatzen. Argazkia: Mekauen Konpartsa

Mekauen Konpartsak Bilboko hainbat kale berrizendatu ditu, eta orduan jarri dio Pakito Arriaran eta Begoña Garcia izena berez Erronda den kaleari.

Bilboko Aste Nagusiaren barruan, Mekauen Konpartsak hiriko hainbat talde berrizendatu ditu zenbait militante internazionalista, ekintzaile eta ezkertiarren izenak jarriz; besteak beste Che Guevara, Angela Davis, Hugo Chavez eta Pakito Arriaran,  1984an Salvadorren hil zuten arrasatearra.

Covitek (Euskal Herriko Terrorismoaren BIktimen Elkarteak) iragarri du Mekauen konpartsaren kontrako salaketa jarriko duela, Arriaran ETAko kidea izan zela eta konpartsak egindakoa terrorismoari gorazarre egitea dela argudiatuz. Era berean, Bilboko Udalari eskatu dio Pakito Arriaranen izena jartzen duen kartela kentzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak