Arrasateko Eliza Ebanjeliko Baptistak antolatu du emanaldia, eta toki desberdinetako jende ugari bildu da bertara. Iruñako elizako abesbatza da taula gainera igo dena, baina Gasteiztik, Errenteriatik edota Zaragozatik etorritako kideek ere osatzen dute taldea. Doinu alaiez eta dantzaz lagunduta, kantu erlijiosoak jo eta abestu dituzte.
Gaurko emanaldiaren helburua, antolatzaileen esanetan, "jendea fedearengana gerturatzea" izan da, "itxaropena Jainkoaren bitartez aurkitzeko".
"Jainkoa gurtzera" etorri direla aipatu du kontzertuaren hasieran abeslarietako batek, eta horretarako, ikusleak zutitu eta eurekin batera abestu, txalo eta dantza egitera animatu ditu. Hala, lehenengo ilararaino gerturatu da publikoko zenbait jende.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!