Arrasateko Merkatarien Elkarteak Visa Arrasate-Mondragon txartela kaleratu zuen 2015ean bezeroak fidelizatzeko asmoz, eta ekimenak harrera ona izan zuen bezeroengan.
Txartelak Visa izaera duenez munduko edozein saltokitan erabili daiteke, eta ezaugarri hori baliatuz Munduari Bira 80 selfie-tan lehiaketa jarri du martxan Ibai-Artek. Parte hartzaileek Visa txartela eskuan hartuta munduan zehar ateratako argazkiak bidali beharko dituzte Irailaren 15era arte. Horretarako Whatsapp bidez helarazi behar dituzte argazkiak 644 854 118 telefono zenbakira.
Jasotako selfien artean Ibai-Arteko dendetan erabiltzeko 100 euroko hiru erosketa txartela zozketatuko dituzte. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak Ibai-Arteren Facebook-ean aurki daitezke.
Bertoko produktu ekologikoen zozketa
Visa Arrasate-Mondragon txartelaren erabiltzaileek beste zozketa batean ere parte hartzeko aukera izango dute. Ibai-Artek Merkataritzaren Aste Berdea antolatuko du irailaren 16tik 22ra. Horren baitan, Jakionek ekoiztutako bertoko produktu ekologikoen 75 sorta zozketatuko dituzte abuztuaren 25etik irailaren 22ra bitartean euren erosketak Visa Arrasate-Mondragon txartelarekin ordaintzen dituzten herritarren artean.