Goizean yoga tailerra egingo dute eta arratsaldean akroyoga tailerra eta erakustaldia. Egun osoko tailerrean parte hartu nahi duenak 25 euro ordaindu beharko ditu, eta izena emateko 609556210 telefono zenbakira deitu edo gloria@acroyoga.org posta helbidera idatzi beharko du.
Antolatzaileek akroyoga gertutik ikustera animatzen dituzte herritarrak.