Oinezko bat harrapatu dute Arrasateko Nafarroa etorbidean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko abuztuaren 12a

Istripua gertatu den lekua.

Gaur, abuztuak 12, istripu larria izan da Arrasateko Nafarroa etorbidean, Zaldibar frontoiaren pareko zebra-bide baten. 09:00ak pasatxo zirela, auto batek adineko gizon bat harrapatu du, esandako moduan, zebra-bidean; Udaltzaingoak jakinarazi duenez, kolpe gogorra jaso du harrapatuak eta larriki zaurituta eraman dute Gasteizko Santiago ospitalera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak