Gero eta langile gehiagori eskatzen zaie ezagutzak eta gaitasunak areagotzea, lan-agertoki berrietara egokitzeko eta euren erakundeetako beharrei erantzuteko. Hau da, etengabeko formakuntzari lehentasunezko postua ematen zaio hainbat enpresatan. Bada, urtero 5.000 langilek parte hartzen dute, guztira, MU-k eskaintzen dituen ikastaro presentzialetan nahiz online ikastaroetan (bakarka edo enpresan), urtean 23.000 prestakuntza-ordu eskainiz. Prestakuntza hori lanbide, unibertsitate, nazioarteko masterren, graduen, gradura egokitzeko ikastaroen, aditu-tituluen, espezializazio-diplomen eta jardunaldien bitartez ematen da.
Ikastaroak neurrira
Eskaintza horrez gain, unibertsitateak enpresen eta erakundeen neurrira egiten dituen ikastaroak garatzen ditu, In Company deiturikoak. Ikastaro horiek neurrira egindako prestakuntza eta garapen profesionalerako plan bat konbinatzen dituzte, hori baita enpresa bateko profesionalak gaitzeko modurik eraginkorrena. Prestakuntza mota hori MU-ko fakultateek enpresekin eta erakundeekin dituzten harreman estuei esker gauza daiteke.