Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 15 herritan eskainiko dute aipatutako lana. Tirante Plataformak sortu du antzezlana eta eurak izango dira antzeztuko dutenak, Medicus Mundirekin adostuta. Azaldu nahi izan dutena da: "osasun publikoa galtzen ari dela bidegabeko eta desberdina den osasunaren mesederako”.
Kolektibo batzuk estalduratik kanpo
Bide horretatik, GGKEk jarduera horren bidez pertsona guztientzat osasunerako eskubidea erreklamatzea izango du helburu; "izan ere, 16/2012 Errege Dekretua indarrean sartu zenean galdu egin zen hori eta gizartearen kolektibo baztertuenetako batzuk osasun publikoaren estalduratik kanpo utzi zituen, adibidez egoera irregularrean dagoen etorkinen biztanleria".
Beste kolektibo batzuk
Proiektu honen garapenean, "publikoa, unibertsala eta kalitatekoa" izango den osasun sistema bermatzeko lanean ari diren beste kolektibo eta gizarte eragile batzuen laguntza ere badu Medicus Mundik, adibidez Munduko Medikuak eta Osalderena.
Ikuskizuna eguenean, 19:00etan
Kale emanaldia uztailaren 28an izango da, eguena, Herriko Plazan, 19:00etan.