Ohorezko Erregional Mailan zein Erregional Preferente mailan lehiatzeko fitxaketak dira. Jarraian, jokalari bakoitzaren aurkezpen txiki bat:
Asier Sanchez: Aurrelari arrasatearra hainbat taldetan ibili izan da, eta ondo ezagutzen du, adibidez, Bigarren B Maila. Lehen taldean jokatuko du, aurrelari gisa. Beste taldeen eskaintzarik jaso ez duenez, etxera bueltatzea erabaki du.
Julen Etxaniz: Eibarreko gazte mailako taldetik dator, lehen talderako. Erdiko atzelaria da.
Oihan Rodriguez: Mondran jokatutakoa, Realean, Eibarren eta Leioan (Bigarren B Mailan) egon izan da. Ezkerreko atzelaria izango da, lehen taldean.
Ioritz Aginagalde: Azpeititik dator, Lagun Onak eta Ikasberri taldeetan jokatutakoa. Atezaina da, lehen talderako.
Julen Valle: Mondran ibilitakoa Aurrera de Vitoriako gazte mailan jokatu zuen iaz. Lehen taldearekin entrenatuko duen arren, bigarren taldean izango du fitxa. Erdilaria da.
Ander Arroyo: Eibarko gazte mailatik dator, eta lehen taldearekin entrenatuko duen arren, bigarren taldean izango du fitxa. Aurrelaria da.