Uztailaren 12ko osoko bilkuratik Udal Gobernuak hedabideetara bidali duen transkripzioa:
Urki Larrea (EH Bildu):
"Arratsaldeon denoi. Motzean joango da denok gaude-eta desiratzen joateko. Lehen euskara dela eta ez dela, EH Bildutik kezka bat daukagu, intriga bat Joxefe euskarako teknikari-buruaren lanpostua dela-eta. Erretiratu egiten denez urrian, maiatzaren 31rako batzorderako txosten bat aurkeztu behar zuen. Atzera bota zen gai zerrendatik, eta erantzuna izan zan lantzen denean erantzun bat jasoko dugula.
Ekainaren 14an Evak eta biok eskatu genuen txostena, erantzuna berdina izan zen: landu gabe dagoela eta uztailaren 5ean erantzuna berdina izan da. Uste dut denbora pasatzen doala eta urriaren 12a geroago eta gertuago dago. Orduan, galdera da: zer gertatuko den lanpostu horrekin?".
Maria Ubarretxena (alkatea):
"Denbora pasau da ez dugulako nahi gaizki egin. Lehengo astean esate baterako bilera eskatu ziguten, bilduta egon ginen gure euskaltegiko zuzendariarekin, Elenarekin, eta euskararen gaia lantzen dabilen jende asko enteratu da Joxefe erretiratuko dela. Esan beharra daukat planteamendu desberdinak etorri zaizkigula leku desberdinetatik.
Esate baterako, euskaltegiko zuzendariak egin digu planteamendu bat eta esan digu: Joxefe jubilatzen da, ez dakit ze intentzioa duzuen postu horrekin baina guk euskaltegitik beste planteamendu bat jartzen dugu mahai gainean. Pentsatzen dugu orain dela momentu egokia. Planteamendu hori aztertu egingo dugu.
Beste alde batetik, lehengo astean ere izan zen AEDko Eñaut Muxika hemen eta berak ere beste planteamendu bat helarazi zigun, prestutasuna azalduz, eta ea zer egingo den lanpostu horrekin. Ea beste pertsona bat hartzea aurreikusten den edo bestela berak ere beste planteamendu bat jarri zuen mahai gainean.
Orduan, zer egiten ari gara? Planteamendu desberdinak begiratzen. Hausnarketa ondo nahi dugu egin, ez dugu nahi presazko erabaki bat hartu halako garrantzitsua dan arlo baten.
Elenaren planteamendua nahi dugu ikusi, Eñauten planteamendua ere berarekin nahi dugu ere ikusi, baita era Joxefek egin duen txostena ere. Gauzak argiago ditugunean gure planteamendua eraman dugu batzordera baina hori da momentuan daukagun panorama.
Batzordean planteamendua aurreratuagoa dagoenean horren berri emango zaizue".