Esaera zaharrak dio: bat ez da batera heltzen, bi, bi eta erdi. Horri jarraiki, sinergien balio erantsia musikan ere aplikatu daitekeela erakustera dator Berriketan taldea. Askoa Etxebarrieta Lasheras La Pulga dantzari gasteiztarra buru duen formazioak euskal sustraiak eta andaluziar folklorea nahastuko ditu euren ikuskizunean. Konkretuki txalaparta eta flamenkoa izango dira emanaldiko osagai printzipalak.
Honela azaltzen du Etxebarrietak Berriketan taldearekin garatu duen ikuskizuna: "Gure taldean Txalaparta eta Flamenkoa elkarrekin berriketan jarri ditugu. Dantzaren eta musikaren bidez, txalapartak eta flamenkoak adierazten dituzten bi kultura elkartu ditugu, hain zuzen ere. Kultura eta erritmoa uztartzen dituen ikuskizunarekin, gazte eta helduak eszenatoki aurrean elkartzen ditugu" azaldu flamenko dantzari trebeak.