Arrasateko Udalak plan estrategiko horren proiektua idazteko lehiaketa publikoa deitu zuen, 34.527 euroko esleipen prezioarekin. Hirigune ekimenari esker ordaindu da kostuaren gehiengoa: 29.800 euro. Gainerakoa Udalak hartuko du bere gain. Hala, plana Ikertalde Aholkulari Taldeak egingo du plana; gobernuak gogora ekarri duenez, 2009an Arrasateko merkataritza biziberritzeko dokumentua egin zuen –Perco moduan ezaguna–. Ibai-Arte elkartearekin elkarlanean gauzatuko da proiektua.
Negozio berriak irekitzea eta egungoak indartzea
Batzordeko arduradun politikoak, Victoriano Fuentes zinegotzi sozialistak, plan horren garrantzia azpimarratu du. "Planak inguruko beste herrietako egitura orokorrak mantenduko dituen arren, udalerriari egokitutako estrategia bereziak aplikatu nahi dira. Udalak Arrasaterekin duen konpromisoaren helburua da negozio berriak irekitzea eta egun daudenak indartzea", adierazi du ohar bidez.
Krisiak sektorean izan duen eragin negatiboaren jakitun, herriko merkataritza babestea "lehentasunezko helburu estrategikoa" da gobernuarentzat.