Zerrajeran ere, parranda paregabea

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016ko uztailaren 17a

Egun bakarrean, baina topera. Horrela ospatu zituzten Zerrajera auzokoek eta bertaratu ziren askotariko herritarrek egubakoitzean egindako jaia. Eguraldi onak lagunduta, haurrentzako jolasak eta puzgarriak, zumba saioak eta Erraldoien konpartsa txikiaren ikuskizuna izan ziren arratsaldean. Urtetik urtera indarra hartzen ari den auzo-afarian 140 lagun inguru batu ziren gero -haurrak mozorrotuta eta txapela buruan, helduek-. Amaia Txintxurretaren Gauargi taldearekin dantzan borobildu zuten ospakizuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak