Eneko Carrascal atleta arrasatearra Tbilisen (Georgia) da egunotan. Erronka bikoitzarekin joan da: luzera saltoa eta salto hirukoitza.
Gaur jokatu du salto hirukoitzeko txapelketa. Kanporaketa fasean hiru salto egin ditu arrasatearrak, eta onena 14,29 metrokoa izan da. Marka horrekin ez du finalera sailkatzerik lortu, eta hamaikagarren egin du.
Luzera salto txapelketa
Atzo, barikua, amaitu zituen luzera saltoko probak, eta arrasatearra bederatzigarren sailkatu da gazte mailako Europako Txapelketan. Eguenean lortutako 7,11 metroko jauziarekin lortu zuen finalerako txartela.
Atzo jokatu zuen finala, eta arrasatearrak hiru jauzi egin zituen. Onena zazpi metrokoa izan zen. Marka onena Greziako Mantzouroyiannis atletak egin du (7'60 m).
Erreferentzia moduan Salamancan jokatutako Espainiako Txapelketan Carrascalek ondorengo markak egin zituen: luzera jauzian 7,24 metroko marka egin zuen eta salto hirukoitzean 15,09 metroko marka.