Goizean Arizmendi Ikastolako patioan puzgarriak ipini dituzte eta giza futbolina ere egin dute eta eguerdian urteroko bisita egin du Mirandako "Miranda" txarangak. Auzoko txaranga ere batu zaie Mirandakoei eta sekulako giroa ipini dute.
Jaiek, baina, ez dute etenik eta arratsaldean, besteak beste buruhandiak aterako dituzte eta 18:00retan Agerre enparantzan auzoko Sambamaña batukada taldeak antolatuta pintxotxoa emango dute. Oihan Vega DJak alaituko du gaua.