Takolo-Goiru hirigintza egitasmoa bigarren fasean sartu da asteon. Iaz amaitu ziren F faseko lanak, Arrasate pasealekuko lanekin, eta asteon abiatu dituzte G fasekoak, Alfontso VIII. kaleko obrekin. Egitasmoko obrarik handiena izan zen Arrasate pasealekukoa, inbertsioaren eta aldaketaren ikuspegitik, eta horregatik obra hauek ezin dira pasealekukoekin alderatu.
Lanek lau hilabete iraungo dute eta beraz, Udalak espero du azarorako guztia amaituta egongo dela. Abuztua tartean dagoela aprobetxatuko dute.
Desbideraketak, San Andres barrutik
Logikoa denez, obrek irauten duten bitartean aldaketak izango dira autoen zirkulazioan. Hau da, azarora bitartean, Foruenetik Takolorako norabideak erabilgarri izaten jarraituko du. Alderantziz, Takolotik Foruenerako norabidean doazen ibilgailuentzat trafikoa desbideratuko egingo da San Andres auzotik. Cordoba y Oro plazatik Navas de Tolosa kalera, eta hortik Bañez doktorearen kaletik barrena.
Autobus geltokia herri eskolan
Kontuan hartu behar da, berriro urbanizatzeko lanez gain Herri Eskolarako autobus geltoki bat egokitzea ere aurreikusten dela.
Udalak Sasoi Eraikuntzak enpresa nafarrari esleitu zizkion obrak eta aurrekontua da 375.980 eurokoa, BEZ barne. Orokorrean "hobekuntza garrantzitsuak" eragingo ditu proiektuak, Hirigintza Sailaren arabera