Aurtengo Uda kanpaina sustatzeko asmoz, Arrasateko Udaleko kirol zerbitzuak zozketa bidez hainbat sari banatuko zituela iragarri zuen ekainaren hasieran. Guztira 11 sari bildu zituen, Gailur Zaldiketa enpresak, Ur Urdaibaiek, Inguru Abentura enpresak eta Hontza Abentura Parkeak eskainitakoak. Zozketan, ekainaren 15a baino lehenago Udako abonua ateratzen zutenen eta urteko abonua zutenen artean egin da.
Udako abonua egin zutenen artean sarituak honako hauek izan dira:
- Inguru Abenturaren eskutik Arroila jaitsiera aktibitatea: Eider Yarza Hernandez
- Inguru Abenturaren eskutik Espeleologia aktibitatea: Unai Redondo Zubizarreta
- Inguru Abenturaren eskutik Zubi Saltoa egiteko aukera: Javier Gomez Garcia
- Ur Urdaibairen eskutik kanoan ibilaldia Urdaibaiko Itsasadarrean zehar: Haizea Apellaniz Otxoa de Retana
- Ur Urdaibairen eskutik Stand Up Paddle taularen ordu beteko alokairua: Alberto Gonzalez Etxebarria
- Gailur Zaldiketaken eskutik 2 orduko ibilbidea zaldian: Encarna Sasiain Etxabe
- Hontza Xtremen eskutik Abentura Parkerako bi sarrera: Iban Gonzalez Arroyo
Urteko abonua dutenen artean berriz, uztailean zehar saria jaso dutenak honako hauek:
- Hontza Xtremen eskutik Abentura Parkerako bi sarrera: Nora Ferreiro Guridi
- Hontza Xtremen eskutik Abentura Parkerako bi sarrera: Teofilo Ruiz Arratibel