Eneko Carrascalek luzera saltoan finalerako txartela lortu du

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko uztailaren 14a

Eneko Carrascal.

7,11 metroko jauzia lortu du arrasatearrak (6. markarik onena) eta bihar finalean izango da, 17:15ean, gutxi gorabehera. Gainera, zapatuan salto hirukoitzeko txapelketan ere parte hartuko du Europako gazte mailako Txapelketan.

Tbilisin (Georgia) hasi da gaur gazte mailako Europako Txapelketa, eta parte hartuko duen bi probetako lehenengoan, Eneko Carrascal arrasatearrak finalerako sailkatzea lortu du. luzera jauzian, 7,11 metroko jauzia egin du aurreneko saiakeran, eta 25 parte hartzaileetatik seigarren postuan gelditu da Carrascal. Ondorioz, finala jokatuko du, bihar, 17:15ean.

Gainera, zapatuan, salto hirukoitzeko proban ere parte hartuko du arrasatearrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak