20 lagun elkartu dira bazkaltzeko gutxienez, eta apusturako "jende asko" espero dute antolatzaileek. "Porra bat ere antolatu dugu, irabazlea zein den eta zenbat segundoko aldearekin irabaziko duen zehaztuz. Poteoa ere egingo dugu eta bazkarirako 20 lagunek eman dute izena gutxienez. Barre batzuk egingo ditugu, hori seguru", adierazi du antolakuntzako kide Iñigo Merinok.