Hala, atletak ze sasoitan dauden ikusita seguruenik Euskal Herriko puntako atletak lehiatuko dira Mojategin –gaur zuten izena emateko azken eguna–. Arrasate Atletiko Taldeak antolatutako lan-saioa izango da, arratsaldez egingo dute, eta hiru modalitate batuko dituzte: pertika eta altuera-jauzia –18:00etan hasita– (gizonezkoetan zein emakumezkoetan) eta jauzi hirukoitza –19:00etan hasita– (gizonezkoetan bakarrik).