Ilarak sortu dira Arrasateko sarreran auto istripu baten ondorioz

Eneko Azkarate 2016ko uztailaren 13a

Auto ilarak Arrasateko saihesbidean.

Auto istripua gertatu da Arrasateko saihesbidean, Eroskiko biribiletik gertu, Bergaratik Arrasaterako noranzkoan. Renault Megane auto bat bidetik irten da. Herrizaingo sailetik adierazi dutenez ez da zauriturik izan eta "txapazko istripua" izan da, baina autoa trafikoa oztopatzen ari da, errail bat itxi egin behar izan dute-eta. 09:15ean gertatu da. Garabiak eroan du autoa eta ertzainek bideratu dute trafikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak